Unibertsitate mailakoak ez diren diru-laguntzak Eusko Jaurlaritzak emanak dira eta jantoki zerbitzua eta eskola-materiala hartzen dituzte.
Bekak kudeatzeko datak: _______________(e)tik _______________(e)ra. Itxaronaldiak ekiditeko, ondorengo datetan 09:30etik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara Idazkaritzatik pasa zaitezkete:

Haur Hezkuntza:

Lehen Hezkuntza:

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoar: 

Diru-laguntza eskatzen duzuen lehenbiziko aldia baldin bada, ondorengo dokumentazioa erantsi beharko duzue:: • Familia liburuaren kopia.

  • Ikaslearen legezko tutoreen Nortasun Agirien fotokopiak.
  • Familia unitatearen errolda. Dokumentu hau udaletxean eskatu behar duzue.
  • Kontu korrontearen zenbakia.
  • Familia ugaria izanez gero, dagokion txartela ere erantsi beharko duzue.
  • Bikote banandua edota dibortziatua izanez gero, Hitzarmen Arautzailea ere erantsi beharko da…

Lehenbiziko aldia ez bada, Ikastetxearen Idazkaritzara hurbildu eta bertan bekak kudeatzeko inprimakia emango zaizue. Bertan kode bat izango duzue diru-laguntzak sinatu ahal izateko. Horretarako ondorengo esteka sakatu:

BEKA SINATU