Kaixo,

BASAURI IKASTETXEA 1969an sorturiko gurasoen Hezkuntza Kooperatiba Elkartea da, eta Euskadiko Kooperatiben 4/1993 legeak, bere estatutu sozialek eta Hezkuntza-legediak zuzentzen dute.

BASAURI IKASTETXEA ITUNPEKO ikastetxea da, eta UNIBERTSITATEAZ KANPOKO IRAKASKUNTZA ARATUAN aritzen da.
Hezkuntza-eskaintzari dagokionez, 2 urtetik 18 urtera bitarteko zerbitzua eskaintzen du: HAUR HEZKUNTZA, LEHEN HEZKUNTZA, DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA eta BATXILERGOA.

Horrez gain, eskolaz kanpoko zenbait ekintza eta kirol jarduera ere eskaintzen ditu. Jantokia, garraio zerbitzua eta goiztiarrentzako gela ditu, baita irakaskuntza-jarduera errazten duen zerbitzu oro ere.

BASAURI IKASTETXEA IKASGILTZAko, Euskadiko Hezkuntza Kooperatiba Laikoen Elkarteko, kide eta sortzaileetako bat da.