BASAURI IKASTETXEAK testuinguru hirueleduna eskaintzen du (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez) heziketaren garapenerako, eta frantsesa, atzerriko bigarren hizkuntza, hautazko moduan DBH 2.mailatik hasita

Etapa bakoitza kontuan hartuta, gure IBILBIDE LINGUISTIKOAREN ezaugarri nagusienak ondorengoak dira:

Lehenengo zikloa (2 urte): bi asteko egokitze aldiaren ostean, zeinetan gaztelaniari lehentasuna ematen zaion, gehiengoaren ama-hizkuntza baita, euskara lekua hartuz joango da, eskolako komunikazio-hizkuntza bihurtu arte.

Bigarren zikloa (3 urtetik 5 urtera): hizkuntzen ordutegi banaketari dagokionez, egunero klase ordu gehienak euskaraz eman ohi dira, bi ordu izan ezik: bat gaztelania lantzeko erabili ohi da, eta bestea ingelesa. Hizkuntzok ez dira ohiko ikasgaitzat hartu behar; aitzitik, hizkuntzak tresna gisa ulertu behar dira, etapa honetan landu eta eskuratu behar dituzten gaitasunen beharretara daudenak.

Matematika alorrean gaztelania da eskolako komunikazio hizkuntza, baita Gaztelania eta Literatura ikasgaian ere, zeinetan ikasteko materia den. Ingelesa maila guztietan Ingeleseko klaseetan erabili ez ezik, Science delakoan, Musikan eta Artean ikas-hizkuntza gisa ere erabili ohi da. 3. zikloan (5. eta 6. mailetan) Computer delako irakasgaia ere ingelesez da. Gainontzekoetan euskara da komunikazio hizkuntza: Gizarte, Natur Zientziak, Gorputz Hezkuntza, Erlijioa / Balio sozialak eta zibikoak. Euskara eta Literatura irakasgaian ikasteko materia ere bada.

Lehen Hezkuntzan moduan, ingelesa Ingeleseko klaseetan erabili ez ezik, zenbait irakasgaitan komunikazio hizkuntza gisa ere erabili ohi da, Music, Art eta Tecnology irakasgaietan, hain zuzen ere. Gaztelania eta Literatura ikasgaian gaztelania ikasteko materia da, eta Matematika, IKT eta Latina gaztelaniaz ikasten dira, hots, gaztelania eskolako komunikazio hizkuntza da hiru irakasgai horietan. Gainontzeko irakasgaiak euskaraz ematen dira, eta Euskara eta Literaturan ikasteko materia ere bada. DBHko 2.mailatik aurrera ikasleek Frantsesa aukera dezakete Atzerriko Bigarren Hizkuntza gisa. DBH eta Euskara eta Literatura irakasgaia gaindituz gero, ikasleek Europako Hizkuntzen Erreferentzia Markoari dagokion B1 mailaren baliokidetasun-agiria jasoko dute.

Hizkuntza ereduei dagokienez, Batxilergoa egiteko B eredua onartzen ez denez, A eta D ereduen artean aukeratu behar da. Egun, etapa honetan gaztelania da eskolako komunikazio hizkuntza (A eredua), Ingelesa eta Euskara eta Literatura irakasgaietan izan ezik. Hautaprobetan egin behar ez diren irakasgaien kasuan, euskaraz edo ingelesez ikastea planteatu da. Frantsesa hautazkoa da, Atzerriko Bigarren Hizkuntza gisa.