KiVa ebidentzietan oinarritutako programa da, eskola jazarpenari aurrea hartu eta murrizteko. KiVa Finlandian sortu zen, Turkuko Unibertsitatean. Lehenengo mailako gizarte eragileak garen heinean, geuri ere badagokigu ikasleak erantzukizuna eta errespetua bezalako baloreetan hezitzea.
KiVa programa ez da egitasmo igarokorra; aitzitik, gizartearen problematika honi etengabe aurre egiteko modua da.
Ikasturte honetan egitasmoaren inplementazio fasean gaude. KiVa programaren material guztiak zentroaren Tutoretza Ekintza Plana osatuko du. Hortaz, hainbat tutoretza saiotan landuko dugu.
Egitasmoak Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza hartzen ditu.
Basauri Ikastetxeko irakasle guztiok KiVa programaren inguruko formakuntza saioak egin ditugu eta, laster barru, zentroko pertsona guztiei zabalduko zaie.