ZENTRATZEA
Ikaslearengan, bere duintasunean eta eskubideetan oinarritutako hezkuntza idearioak ikaslearen gaitasun ororen garapenaren bidezko prestakuntza du helburu. Hezkuntza, prozesu integrala den heinean, pertsonaren izaeraren dimentsio guztien garapen harmonikora begira dago.
ENFOKATZEA
Askatasun erabileran hezitzea. Ikaslearen izaera sortzailea sustatzea, egoera berriei aurre egiteko gai izan dadin. Adin bakoitzari dagokion erantzukizunean hezitzea. Ikaslea arrazoitzeko, objektibotasunez kritikatzeko eta erabakiak hartzeko trebatzea.
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesua nork bere burua eraikitzeko prozesua den neurrian, ikaslearen rolak erabat aktiboa eta protagonista izan behar du.
EGOKITZEA
Ikasle bakoitzaren beharretara egokitutako irakaskuntza, dibertsitateari erantzuteko beharrezkoak diren neurriak adostuz. Honen helburua adin bakoitzari dagokion erantzukizunean hezitzea da, ikaslea arrazoitzeko, kritika objektiboa eta arduratsua egiteko eta erabakiak hartzeko gai izan dadin.
LOTZEA
Ikaskuntza-irakaskuntza prozesuak bizitzarekin bat egin dezala, ikasleak ikaskuntzaren garrantziaz, funtzionaltasunaz eta erabilgarritasunaz jabe daitezen.
SUSTATZEA
Ingurune-kalitatearekiko, Ikastetxearen jasangarritasunarekiko eta ingurumenarekiko konpromisoa eta parte-hartzea bultzatzea.
Ingurune fisiko, sozial eta kulturalarekiko ikasleen interesa eta jakinmina piztea, behaketan, aurkikuntzan eta ikerketan oinarritutako egoerak proposatuz.
HEZITZEA
Ikasleak hezitzea, elkarrekin era konstruktiboan bizitzeko gai izan daitezen, baita eskolaren funtzionamenduan parte-hartze aktiboa izan dezaten ere.
Oinarrizko eskubide eta askatasunen inguruan hezitzea, errespeta ditzaten, baita indarrean dagoen araudian ere. Talde-kontzientzia lantzea. Ikastetxea benetako hezkuntza komunitate bihurtzea, zeinak familiak, ikasleak, irakasleak eta gainontzeko langileak batzen dituen.
TREBATZEA
Pertsona konprometituak trebatzea, bakearen, justiziaren, egiaren, askatasunaren eta gainontzekoen zoriontasunaren alde lan egin dezaten. Formakuntza humanistiko zabala eskaintzea, iritziak garatu eta susta ditzaten.
ZABALTZEA
Ikasleen gaitasun komunikatiboak zabaltzea, ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan eleaniztasuna eta teknologia berriak bultzatuz, nork bere mundua zabal dezan.
BULTZATZEA
Lantalde kooperatiboak eta ezagueren eraikuntza partekatua.