BASAURI IKASTETXEA Basozelai auzoan dago, Malmasin mendiaren magalean eta Montefuerte Parkearen alboan, naturaz inguraturik. Ikastetxerako sarbidea erosoa da oso, bai autoz, bai garraio publikoaz.

Instalazioei dagokienez, etengabeko berriztatze-lanetan daude, eta egungo irakaskuntza beharretara egokitzen dira. Ikastetxeak 3 eraikin ditu, haien artean loturik, eta bertan kokatuta daude gelak, patioak, Administrazioa eta zerbitzuak. Era berean, kanpoan kirol eta jolas-gune handiak ditu, alboko eraikinik gabekoak, baita frontoia/kirol-kantxa estalia, gimnasioa eta irakaskuntza eta administrazio gainerako lanetarako beharrezkoak diren azpiegiturak ere. Kooperatibako bazkideek aisialdirako txokoa erabiltzeko aukera dute, aldez aurretik erreserbatuz gero.