Ikastetxeak heziketa integrala eta eleaniztuna eskaintzen du (gaztelaniaz, euskaraz, ingelesez eta frantsesez), bi urtetik hasita 18 urte bete arte. Berton errespetua eta balio etikoak aditzera eman ohi ditugu. Zentroa Eusko Jaurlaritzaren Antolaketarako eta Funtzionamendurako Araudiaren agindupean dago (AFA)

Ikasleekiko harreman hurbila eta familiartekoa zentroaren ezaugarri nagusietako bat da. Lehendabiziko urteotako xedea gure txikitxoak giro alaian eta erosoan zaintzea da, konfiantza handikoan eta afektibotasunean, seguru sentiarazten dituena, benetako ikaskuntza eman dadin ezinbesteko baldintza da eta. Txikien unean uneko beharrak aintzat hartzen ditugu, baita familienak ere, beraien kezkak aski ongi ulertzen baititugu. Haurren beharrak asetzeaz gain, geroko formakuntzarako prestatzen lagunduko diegu, jolasa, estimulazio goiztiarra, txokoetan oinarritutako metodologia eta beste hizkuntzekiko harreman mailakatua bezalako teknika pedagogikoetatik abiatuta.

Basauri Ikastetxeak jakin badaki hezkuntza etapa hau garrantzi handikoa dena. Gizabanakoak jaso ohi duen heziketa, emozionala, soziala eta kognitiboa, Ikastetxearen berrikuntzaren aldeko apustua ulertu ahal izateko ezinbestekoa da, bai metodologiari dagokionez (Neurozientzia, Ikaskuntza Kooperatiboa, Txokoak, etab.) bai espazioei dagokienez, betiere ikasleen gaitasunak ahalik eta egokien garatzeko helburuarekin, elkarri positiboki eragin diezaioten: IKT eguneroko jarduerari egokituta, estimulazio goiztiarra, Neurozientzia, irakurmena eta idazmena, emozioen kudeaketa, etab., testuinguru hirueledunean.

Eredu hirueleduna.

Lehen Hezkuntzan ikasleek ingurune estimulatzailean ikasten dute, garapenari eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari laguntzen diena. Izaera kritikoa eta berezko pentsamenduak sustatu gura ditugu. Hori dela eta, bertan egin ohi diren ekintzak askotarikoak dira: irteera osagarriak, talde lanak, musika, tailerrak, eskola ortua, hainbat proiektu, teknologia, etab. Ekintza hauek guztiek aukera ezin hobea ahalbidetzen dute ikasleek ikaskuntza barneratu eta gara dezaten.

Eredu eleaniztuna

Etapa honetan zehar ikasleekin batera lan egingo dugu, haietariko bakoitzak onena eman diezagun. Berrikuntza etengabekoa da eta etekina hobetu eta optimizatzeko sistemak bilatu ohi ditugu.
Bakoitzaren beharrei erreparatuta, hainbat hautazko aukeratuko dituzte, esaterako, Frantsesa, Teknologia, IKT, Arte Plastikoak eta Ikusizkoak, Latina, Fisika eta Kimika, etab.

Batxilergo Humanistikoa, Giza eta Gizarte Zientzietakoa, Teknologikoa eta Osasun Zientzien Batxilergoa

A Eredu Linguistikoa

Gure Ikastetxeak kalitatean eta bikaintasunean oinarritutako hezkuntza bermatzen du (Kudeaketa Aurreratuaren Eredua, KAE). Batxilergoa bukatu ostean hautatuko duten bidea egin ahal izateko trebatuko ditugu. Ibilbide osoan zehar lorturiko emaitzek hala adierazten dute; izan ere, ikasleak aukeratzen duten lehenbiziko karreran sartu ohi dira.