BASAURI IKASTETXEAk Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren arabera antolatu ohi du (KAE) bere eguneroko jarduera. Eredu hau aintzat hartuta, hezkuntza komunitateko kide guztiok hausnartzeari ekin genion, eta 2012-2013 ikasturtean, zenbait autoebaluazio egin ostean, zentroaren Misioa, Bisioa eta Baloreak ezarri genituen.

Hortik abiatuta, gure lehenbiziko “Plan Estrategikoa” diseinatu genuen. Plan estrategikoak lau urte hartzen ditu, eta urte bakoitzeko urteko plana egin ohi da. Honen guztiaren jarraipena egiteko, adierazle taula erabili ez ezik, asebetetze inkestak ere erabiltzen ditugu, markaturiko helburuak bete direnentz. Asebetetze inkestak interes talde guztiei egiten dizkiegu. Tresna hauei esker, emaitzak baloratu, helburuen gaineko gogoeta egin eta hobekuntza planak abian jartzen ditugu, betiere bikaintasunari begira, gure ikasleei eta euren familiei hezkuntza eredu aurreratua eman diezaiegun.

Plan Estrategikoaren hedapena prozesuen bidezko kudeaketaren bitartez gauzatzen da. Prozesu bakoitzak lantalde bat dauka, eta bertan Basauri Ikastetxeko pertsona guztiek parte hartzen dute. Gurasoen eta ikasleen partaidetza foku-taldeen bitartez bideratu ohi da.

Gure kudeatze-sistema eraginkorra den jakiteko, Euskalitek, Eusko Jaurlaritzak bidea emanda, erakundeetan Kudeaketa Aurreratuko elementuen erabilera sustatzeko fundazioak, kanpo kontrasteak eta kanpo ebaluazioak egin dizkigu, eta ondorengo lorpenak aitortu dizkigute: