BASAURI IKASTETXEAK LAGUNTZA PSIKOPEDAGOGIKORAKO ZERBITZUA hitzartuta dauka. Bertan lan egiten duten profesionalak psikologo klinikoak dira. Zerbitzu honen eginkizunak dira:

  • Diagnosia egiteko eskaerez arduratzea, ikasleen eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren zailtasunak detektatu eta hauei aurrea hartzeko.
  • Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako hizkuntza bizkortzeko programa eta Logopedia. Dislaliei aurrea hartzeko programa (logopedia) bi urteko gelan.
  • Bi urtekoen egokitze-aldian zehar behatze lanak, segimendua egiteko.
  • 2 eta 6 urte bitarteko arreta goiztiarra; garapenean arazoak izateko arriskua hautemanez gero, segimendua egitea, tutoreekin eta familiekin batera.
  • Hainbat gelatan probak egitea, talde mailan (HHko 3. eta LHko 6. mailetan, DBHko 1. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 2. mailan), ikas-prozesuaren zenbait alderdi baloratu ahal izateko. Hurrengo zikloan edo etapan sartzeko talde mailako ebaluazioak planifikatzea.
  • Zailtasunak detektatutakoan, ikasleei egokitzapenak egitea, ikas-prozesuak aurrera egin dezan.
  • Irakasleei zein familiei laguntzea zenbait auziri aurre egin diezaieten.
  • Gela hobetzeko tutoreei hainbat konturen inguruan aholkuak ematea, edota ikasle jakin baten inguruan. Hainbat alderdi lantzeko materialak erraztea, betiere taldearen edota ikaslearen beharrak aintzat hartuta.
  • Zenbait profesionalekin harremanetan jartzea, bai informazioa lortzeko bai ikasleen jarraipena egiteko (Berritzeguneko aholkulariarekin eta langileekin, Haur eta nerabeen Psikiatria Unitatearekin, Zerbitzu Sozialekin, APNABIkoekin, Psikologoekin, beste ikastetxeetako profesionalekin, eta abarrekin).
  • Ikastetxeko Talde Psikopedagogikoarekin batzartzea.
  • Praktiketako pertsonak tutorizatzea.
  • Familiak aholkatzea, ikasleek eskolaz kanpoko laguntza behar izanez gero; izan ere, ikasleei Hezkuntza Sailaren eskutik ez zaie zuzeneko arreta jarraitua eskaintzen.
  • Laguntza-geletako espezialistekin koordinatzea.
  • Lehen Hezkuntzan Adimen Emozionalaren inguruko zenbait tailer abian jartzea (Giza Trebetasunak, gatazka interpertsonalen kudeaketa, antsietatea murrizteko tailerrak, enpatiaren ingurukoa, eta abar).