Berrikuntza Metodologikoa: Bikaintasunerako eta etengabeko hobekuntzarako bidea hartuta, Basauri Ikastetxeak Berrikuntzaren aldeko postura egin du.

Bide horretatik, eta pasa den ikasturtean markaturiko ildo metodologikoei eutsita, ikasturte honetan IRAKASKUNTZA KOOPERATIBOA ezartzen jarraituko dugu.

Horrez gain, NEUROZIENTZIAren ikuspegi integratzailea eta diziplina anizduna aintzat hartuta, Ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak IKASGILTZAK abian jarri duen egitasmoan parte hartzeari interesgarri iritzi dio. NEUROZIENTZAK burmuinaren inguruko ikerketa zientifikoetatik abiatu eta ikaskuntza-irakaskuntza prozesua hobetzea du helburu. Une honetan trebakuntza fasean gaude. Egitasmo honen barruan familientzako formakuntza eta informazio saioak ere aurreikusten dira.

Bestalde, TUTORETZA ETA GATAZKAK KONPONTZEKO formakuntza saioekin aurrera segitzen dugu, zehazki ERRESILIENTZIA ETA EMOZIOEN KUDEAKETAREN ingurukoekin. Trebakuntza hau DBHko 1. zikloko tutoreei zuzenduta dago eta teoria landu ez ezik, tutoretza orduetan zenbait saio praktiko ere landuko dira.

Hezkuntzaren gaineko azken arautegia eta bere curriculuma direla eta, zeinak irakaskuntza-irakaskuntza prozesuan GAITASUNAK hartzeari garrantzia ematen dion, ikasturte honetan zehar irakasleok esparru honen inguruko formakuntza jasoko dugu BERRITZEGUNEAREN eskutik.