Ikastetxearen Bare Araudiaren arabera, Basauri Ikastetxeko ikasleek horrela jantzita etorri behar dute:

HAUR HEZKUNTZAKO 1. ZIKLOAN (bi urteko gelan) janzkera berdintsua onartu ahal izango da (txandala edo honen parekoa), aldez aurretik Ikastetxerako adostutako diseinuarekin, ikasleek klase orduetan erabil dezaten.

HAUR HEZKUNTZAKO BIGARREN ZIKLOTIK (3 urteko gela) DBHko 2.MAILARA ARTE, biak barne, ikasle guztiek uniformea jantzita ETORRI BEHAR DUTE. Ikastetxeko uniformerako onarturiko jantziak ondorengoak dira:

  • Eskoziar koadrodun gorbata, atzealde berdeduna.
  • Mahuka luzedun edo laburdun alkandora edota polo zuria, alkandora-itxurako lepoarekin
  • Jertse berdea.
  • Eskoziar koadrodun gona, atzealde berdeduna edota praka gris laburra zein luzea.
  • Galtzerdi motz, galtzerdi edo leotardo berdeak.
  • Eskolarako zapata beltzak edo urdin ilunak (edo neguko larruzko bota beltzak)
  • Berokia, hassky / barbour edo txamarra ekarriz gero, berdea izango da, jertsearen antzeko koloreduna.

GORPUTZ HEZIKETARAKO Ikastetxearentzat diseinatutako praka laburrak eta elastikoa erabiltzea beharrezkoa izango da. Nahi izanez gero, txandala ere ekarri ahal izango dute, baina betiere Ikastetxearentzat diseinatutakoa.

HAUR HEZKUNTZAN nahiz LEHEN HEZKUNTZAN ikasleek ikasgelarako MANTAL BANA ekarri beharko dute. Jantokian geratuz gero, beste mantal bat jantzi beharko dute. Mantal bakoitzean ikurren bat jarri beharko da ikasleek zein irakasleek ezberdindu ditzaten.
Hortaz, janzkerari dagozkion arauok zehatz-mehatz bete beharko dira. Hori dela eta, uniformearen inguruko norberaren interpretazioak saihestu beharko dira. Ez dira baimendu gabeko jantziak onartuko, hala nola:

  1. Zapatilla beltzak, eskolarako zapaten ordez.
  2. Uretarako botak.
  3. Kolore ezberdinetako jakak eta berokiak (ezin izango da edozein berde-tonu aukeratu; lehen aipatu legez, jertsearen antzeko koloredunak izan beharko dira).